Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

"Askotariko ahotsak: emakumeen estrategiak memoria eta justiziaren alde Guatemalan” ekainaren 1ean aurkeztuko da Larrabetzun
AURKEZPENA

"Askotariko ahotsak: emakumeen estrategiak memoria eta justiziaren alde Guatemalan” ekainaren 1ean aurkeztuko da Larrabetzun

Hurrengo ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:00ean Larrabetzun “Askotariko ahotsak: emakumeen estrategiak memoria eta justiziaren alde Guatemalan” dokumentala aurkeztuko da. Dokumental honetan emakume antolatuen ahotsak jaso dira; horiek hainbat estrategia proposatzen dituzte gatazka-armatuaren testuinguruan giza eskubideen urraketa larrien biktima izan eta bizirik irten ziren emakumeek justiziarako eta erreparaziorako sarbidea izan dezaten.

Lan dokumental hau Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa–Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta Guatemalako Casa Colibrí/Rochoch Tz’ünun emakumeen kolektiboak ekoiztu eta koordinatu dute.

Hegoa eta Zutunik antolatu dute jarduera. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du.

Xehetasunak