Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Lanbide Heziketaren irakasleentzako Estatuko Topaketa
JARDUNALDIA

Lanbide Heziketaren irakasleentzako Estatuko Topaketa

Nori zuzendua: Lanbide Heziketaren Alimentacción Sareko irakasleentzat

Azaroaren 10etik 12ra bitartean, Alimentacción Sarearen Estatuko Topaketa ospatuko dugu Madrilen. Jardunaldietan Lanbide Heziketako irakasleekin egingo dugu topo. Horiek Bidezko Elikadura eta Hegoaren laguntzarekin elikadura eskubidearen eta elikadura-subiranotasunaren alde lan egiten dute, genero-ikuspegiarekin.

Alimentacción Sarea, Bidezko Elikadurak eta Hegoak bultzatutako programa soziohezitzaile bat da. Programa honek elikadurak ingurumenean, osasunean eta pertsonen eta komunitateen bizibaldintzetan -bai hegoalde nola iparralde globaletan- dituen ondorioak erakusten ditu.

Non: Hotel Escuela de la Comunidad de Madrid

Informazio gehiago: info@redalimentaccion.org - 722684953 (whatsapp edo telegram).

Egitaraua


Osteguna, azaroak 10


17:00 - Harrera eta ongi etorria

18:00 - Inaugurazioa. Hegoa eta Bidezko Elikadura

18:30 - Tailerrak. Eraldaketarako metodologiak
  • Ikus-entzunezko komunikazio parte-hartzailea
  • Ekintza sare sozialetan
  • Kaleko ekintzak
20:00 - Afari partekatua. Zuen eskualdeko gozamen gastronomikoak aurkeztuko dizkiguzue?

21:30 - Ezusteko jarduera


Ostirala, azaroak 11

08:00 - Gosaria

09:00 - Harrera instituzionala. AlimentAcción sarea, Hegoa, Bidezko Elikadura, Espainiako Garapenerako Lankidetzaren Agentzia eta Hezkuntza Ministerioa

10:00 - Irekitze hitzaldia. Lanbide heziketaren eginkizuna krisi ekosozialaren aurrean. Marta Pascual Rodríguez. Irakasle eta ekofeminista

10:30 - Familia argazkia. Nortzuk osatzen dugu AlimentAcción sarea?

11:15 - Partekatzeko mahaiak
  • Ereintza mahaia. L.H.ko Nekazaritza Agraria
  • Zaintzak mahaia. L.H.ko Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta L.H.ko Osasungintza
  • Sukalde mahaia. L.H.ko Ostalaritza eta Turismoa eta L.H.ko Elikagaien industriak
13:00 - Lanbide heziketarako baliabide digitalen aurkezpena
  • Tresna digitalen kita
  • Irakasleen trebakuntza
  • Elikadura burujabetzaren aldeko enpresen katalogoa
14:00 - Bazkaria

16:00 - Mahaingurua: lanbide heziketaren erronkak eta aukerak. Agroekologia, hezkuntza eta ekonomia eraldatzaileen arloetako profesionalen parte-hartzearekin

17:30 - Jolas-trebakuntza jarduera

18:30 - Jardunaldiaren itxiera

19:00 - Afari librea Madrilen


Larunbata, azaroak 12

08:00 - Gosaria

09:00 - Mahaien ondorioak eta azterketak

11:30 - Atsedenaldia

11:45 - Esperientzia motibatzaileak eta eraldatzaileak
  • AlimentaAcción sareak nabarmendutako Lanbide Heziketako esperientzien erakusketa eta partekatzeko tartea
13:00 - Itxiera hitzaldia. 28000 klimaren alde. Teachers for future.

13:45 - Itxiera eta bazkaria