Gema Celorio

Gizarte aldaketarako hezkuntza

“Nire jendeaz, liburu on batez eta itsasoaz gozatzen dut. Itsasoa maite dut! Eta Hezkuntza, noski!”

Geografian eta Historian lizentziaduna da Kantabriako Unibertsitatean. UPV/EHUn Psikodidaktika doktorego-ikastaroak egin zituen. Hegoan Hezkuntzako teknikaria da. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko hainbat ikerketa-lan eta irizpen egin ditu. Gida planei eta programa pedagogikoei buruzko aholkularitza-lanak ere egin ditu hainbat erakunderentzat. EHUko Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterrean eta EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzaileko Berezko Masterrean irakaslea da.

Hegoako Hezkuntza taldearekin batera, orain arte (1990, 1996, 2006, 2014 eta 2021 urteetan) egin diren Garapenerako Hezkuntzari buruzko bost Kongresuak antolatu ditu. 2014tik gaur egunera arte, Justicia Alimentaria erakundearekin batera, hezkuntza formaleko etapa guztietan hezkuntza kritikoaren eta elikadura burujabetza feministaren ikuspegiak txertatzeko programa pedagogikoak garatzen ditu.

Gaiak

Garapenerako Hezkuntza, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, Hezkuntza emantzipatzailea, Herri-hezkuntza, Hezkuntza formala, Pedagogia, Sistematizazioa, Unibertsitate kritikoa, Lanbide Heziketa, Hiritartasuna, Generoa, Feminismoak, Hezkuntza-kongresuak, Eskola-testuak, Zeharkakotasuna, Elikadura-burujabetza

Proiektuak

Ekitaldiak