Amaia García Azpuru

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Amaia García doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Cum Laude aipamenarekin, Garapenari buruzko Ikasketetan (2017), eta irakasle atxikia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Aplikatuko Sailean 2020tik.

Amaia Garcíak irakaskuntzan eta ikerketan egindako lanak ekonomiaren eta soziologiaren hainbat esparru hartzen ditu bere baitan. Horietan uztartu egiten dira lan merkatuari, makro eta mikroekonomiari buruzko ezagutzak, baita nazioarteko migrazio fluxuak ere (doktoregoaren espezialitatea), nazioarteko ekonomiaren eta garapenaren ikuspegiarekin betiere (lizentziaturaren espezialitatea), eta horri guztiari genero ikuspegia gehituta, bai eta, batzuetan, komunikabideek duten zereginaren aldagaia ere. Azken urteotan, irakaskuntzaren berrikuntza da bere ahaleginen beste ildo bat. Era berean, e-Business masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean (2002) eta Globalizazioa eta Garapena masterra (2009) Euskal Herriko Unibertsitatean (HEGOA - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua).

Esperientzia handia du zuzendariei aholkularitza ematen kanpo merkataritza, estrategia eta marketin gaietan, eta azken urteetan hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du.

Kontaktua