Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Iratxe Amiano

Iratxe Amiano

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Euskal Herriko Unibertsitateko Finantza Ekonomia I Saileko irakasle doktore titularra da 1994tik, eta Hegoa Institutuari atxikita dago 2010etik. Finantza kontabilitatearen arloan irakasten du, eta interes berezia du sektore publikoko kontabilitatean eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Irabazi asmorik gabeko erakundeen finantza informazioan espezializatua, irakasle jardun du irabazi asmorik gabeko sektoreko profesionalei zuzendutako mintegi eta ikastaroetan, eta, bereziki, Garapenerako Lankidetzarekin eta Garapen Jasangarriarekin lotutako graduondoko tituluetan. 2011tik 2016ra arte, Eusko Jaurlaritzak aintzatetsitako ikerketa talde bateko kidea izan zen, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren eremuan garatu du ikerketa jarduera, gizarte eragileen azterketan arreta berezia jarriz.

UPV/EHUko Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria izan zen, 2009tik 2017ko otsailera bitartean. Garapen jasangarria, elkartasuna edo giza eskubideak bezalako kontzeptuak zeharka ezartzen saiatu da, bai kudeaketan, bai unibertsitate irakaskuntzan, eta bere ardurapean izan ditu UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa eta Iraunkortasun Bulegoa.


Gaiak

Lankidetza-politikak, Unibertsitate-lankidetza, Gizarte-erantzukizuna, Euskadi, Lankidetza-politiken koherentzia

Doktore-tesiak