Eduardo Bidaurratzaga

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Ekonomia Aplikatuan Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea. HEGOAko kidea da (Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua), eta graduondoko irakaskuntzako, ikerketako, argitalpenen sustapeneko eta kudeaketako hainbat jarduera egiten ditu bertan. GEAko (Afrikar Ikasketa Taldea) eta GETEMeko (Munduko Ekonomiaren Transformazioak Aztertzeko Taldea) kide ere bada, biak Madrilgo Unibertsitate Autonomokoak (UAM).

Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterraren (UPV/EHU) zuzendaria da, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako nazioarteko ekonomiari, garapenari eta lankidetzari buruzko beste unibertsitate batzuetako graduondoko tituluetan irakasle, baita gai horiei buruzko hainbat argitalpenen egile ere.

Gaiak

Nazioarteko lankidetza, Garapenerako lankidetza, Afrika, Saharaz hegoaldeko Afrika, Mozambike, Integrazio ekonomikoa, Garapena, Lurralde garapena, Eskualdea, HIESa, Ekitatea, Politika ekonomikoa, Giza garapena

Ekitaldiak