Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Maite Fernández-Villa

Maite Fernández-Villa

Koordinatzaile nagusia

“Mila miliako bidaia bat urrats batekin hasten da (Lao Tse). Nire ustez, Asia nahitaezko erreferentzia da, bidaia honen lehen urratsa: Mindanaoko (Filipinak) komunitateekin etxepe berean bizitzea, Kanbodiako genozidiotik bizirik atera ziren emakumeei laguntzea... Esperientzia horiek feminismotik interpretatzea, Saharako, Ekuadorko eta Boliviako beste emakume antolatuekin lantzea... Emakume horiek bultzatzen naute aurrera”

Ibilbidea

Fisika Zientzietan lizentziatua. Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra (UPV/EHU). Osasun mentaleko diploma, indarkeria politikoko eta hondamendietako egoeretan (UCM). Irakaskuntzan hiru urtez lan egin ondoren, 1998an Jesuit Service Cambodia erakundean kooperante hasi zen (1998-2000). Arabako SEADen Lagunen Elkarteko proiektu koordinazioko kidea (2003-2006). 2006an Hegoako aholkularitzan sartu zen. Bertan, tokiko garapen ekonomikoari buruzko prestakuntza proiektu eta programak gidatu zituen: Saharako lankidetzako eta mikrokredituetako prestakuntza; Ekuadorko eta Andeetako beste herrialde batzuetako ekonomia sozial eta solidarioa (ESS), ikerketa ESSren prestakuntzarekin, politika publikoekin eta esperientzia praktikoekin uztartuta. Hegoaren koordinatzaile nagusia da 2015eko maiatzetik.

Gaiak

Ekonomia sozial eta solidarioa eta ekonomia feminista, ESSrako politika publikoak, Gaitasunak indartzea, Genero-berdintasuna, Proiektuaren zikloaren kudeaketa.

Proiektuak

Ekitaldiak

Ekonomia feministen erronkak
Seminarioa
Ekonomia feministen erronkak
Data: 2023(e)ko Urriak 31

Herria: online, Colombia