Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Gorka Bueno

Gorka Bueno

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea eta Teknologia Elektronikoko irakasle titularra, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). 1994tik 2006ra, eguzki-zelula fotovoltaikoak fabrikatzeko prozesu industrialak hobetzearekin lotutako ikerketa proiektuetan parte hartu zuen, eta esparru horretan egin zuen doktorego tesia. Teknologia fotovoltaikoarekin zerikusia duten hainbat artikulu, kongresuetarako hitzaldi eta patenteren egilekide da. Une honetan, jasangarritasunaren problematikan oinarritzen da bere jarduera akademikoa, eta esparru horretan hainbat argitalpen eta dokumentu zientifiko eta tekniko egin ditu, energetikoki jasangarriagoa den gizarte baterako trantsizioarekin, garraioaren eta jasangarritasunaren problematikarekin, hondakinen kudeaketa eta tratamenduarekin eta bizi zikloaren azterketarekin lotuta. Hainbat gizarte eragileren kolaboratzailea da jasangarritasunarekin lotutako gaietan.


Gaiak

Jasangarritasuna, Trantsizio energetikoa, Energia berriztagarriak, Garraioak, Hondakinak, Ingurumena

Doktore-tesiak