Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Aitorpen ekitaldia: "Reconóceme. Kolonbia erbesteratua Euskadin".

Data: 2021(e)ko Ekainak 02

Egia argitzearen, Bizikidetzaren eta Errepikapenik ezaren Kolonbiako Batzordeak eta Hegoa Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren konpromisoari eta babesari esker, honako aitorpen ekitaldi honetara gonbidatzen zaituzte: Reconóceme. Kolonbia erbesteratua Euskadin. Ekitaldia ekainaren 15ean (asteartea) izango da, 10:00etatik 13:00etara, Bilboko Bizkaia Aretoko Oteiza gelan.

Batzordeak gatazkaren eraginak eta iraunkortasuna aitortu nahi ditu; era berean, gatazka armatuaren ondorioz, beste herrialde batzuetara joatera behartuak izan diren pertsonen erresistentziak eta haiek jasan dituzten ondorioak duindu nahi ditu.

Euskadin, Batzordeak aitortu nahi ditu beren proiektuak eta bizitzaren zentzua berriro eraikitzen saiatzen ari diren pertsonen ausardia, indarra eta ahalegina; baita euskal kolektibo, erakunde eta instituzioek giza eskubideen alde egindako lana eta sustapena ere, Errepikapenik ezera doan pauso gisa.

Lagundu iezaguzu Colombia fuera de Colombiatik bakea eraikitzen jarraitzen!

COVID-19aren egoera dela eta, baieztatu, mesedez, zuen asistentzia (presentziala edo birtuala, streaming bidez ere emango baita) ekainaren 9a baino lehen helbide hauetara idatziz: ceveuskadi@gmail.com