Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Andres Herreraren doktore-tesia, Manuel Castillo sarietan aitortua

Data: 2022(e)ko Urtarrilak 24

Joan den urtarrilaren 19an Valentziako Unibertsitateko Manuel Castillo Sarien XII. edizioa (2021) ebatzi zen. Master Amaierako Lana eta Doktorego Tesia B kategoriako saria gure lankide den Andrés Fernando Herrerari eman zaio bere doktore-tesiagatik: Giza garapenaren eta garapen iraunkorraren arteko topaketak eta desadostasunak. Giza garapen iraunkorraren azterketa teorikoa eta enpirikoa.

Koldo Uncetak eta Jorge Gutiérrezek zuzendutako tesia Garapenari buruzko Ikasketetako doktorego-programaren esparruan egin zen, eta 2020ko urtarrilean defendatu zen.

Hegoatik zorionak ematen dizkizuegu.