Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Dokumentazio Zentroa (CDOC)

Dokumentazio Zentroa (CDOC)

Hegoa Institutuaren Dokumentazio Zentroa (CDOC) garapeneko eta nazioarteko lankidetzako gaietan espezializatutako informazio eta dokumentazio zerbitzuak eskaintzen dituen gunea da. Baliabide asko ditu eta horietako bat Liburutegi digitala da, 21.000 erregistro bibliografiko baino gehiago dituena.

Dokumentazio Zentroa (CDOC) 1988. urtean sortu zen eta harrezkero bildu ditu garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko analisien eta eztabaiden ekarpenik garrantzitsuenak. CDOCaren baliabideek ahalbidetu dituzte Hegoa Institutuaren prestakuntza programak eta lantaldeen ikerketa espezializatuak, baita Institutuak landutako gaien hedapena ere, bai eremu akademikoan, bai gizarte-eragile garrantzitsuetan.

CDOCaren zerbitzuak informazioaren eta dokumentazioaren teknologia berriek eragindako aldaketetara egokitzen joan dira, horietako gehienak formatu digitalean eskainiz. Liburutegi digitalak, adibidez, ez ditu PDF moduan deskarga daitezkeen artxiboak bakarrik (libreki eskura daitezkeenak), baizik eta erregistro guztiak gaizka sailkatuta ere eskaintzen ditu, edukiaren analisiaren arabera eta CDOC bertan egindako gaien tesauro baten laguntzarekin.

CDOCa Hegoa Institutuaren irakaskuntza eta ikerketa garapenean funtsezko pieza izan da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko lankidetzaren arloaren osaketan ere. Horrez gain, Estatu zein nazioarteko mailan hedapen garrantzitsua dauka eta gaztelaniaz baliabideak eskaintzen dituen lehen mailako zentro bihurtu da.



Kontsultak
Kontsultak presentzialki egin daitezke, gehienez 5 material batera hartuz eta, behin horiek entregatutakoan, gehiago hartzeko aukerarekin. Kopiagintza zerbitzua ere eskaintzen da, eta kopia bakoitzak 5 zentimoko kostea du.

Maileguak
Maileguan gehienez 3 material har daitezke batera. Maileguaren iraupena 15 egunekoa da.
Erreferentziazko obrak eta aldizkariak ez dira maileguan uzten. Unibertsitate arteko mailegua: UPV/EHUren mailegu-zerbitzuen bitartez.
CDOCa garapenean eta nazioarteko lankidetzan interesa duen pertsona guztientzako zerbitzua da. Dokumentalistak, gainera, erabiltzaileak aholkatu ahal ditu beren informazio- eta prestakuntza-interesak zehazten.

Kokapena
- Zubiria Etxea. Lehendakari Aguirre, 81. 48015 Bilbo

Publikoarentzako arreta ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00 eta 15:00-18:30
- Ostiraletan: 10:00-14:00