Misioa eta estrategia

Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) institutu mistoa da, unibertsitateak eta Hegoa elkarteak sortua. Hegoa 1987. urtean sortu zen.

Unibertsitatetik egiten dugu lan

Unibertsitateko institutu eta elkarte zibil izatetik abiatuz, Hegoaren lan esparrua giza-garapenaren eta nazioarteko lankidetzaren sustapena da. Ekarpen hauek egiten ditu:

  • ikerketa eta analisia;

  • informazio eta dokumentazio baliabideak;

  • garapenari eta lankidetzari lotutako unibertsitateko graduondoko irakaskuntza eta beste irakaskuntza programak;

  • lankidetzaren gizarte-sarea indartzeko gaitasunen sorkuntza;

  • aholkularitza teknikoa hainbat erakunde eta instituzio publikori eta lankidetza programa eta proiektuak.


Gizarte aldaketa eragiten dugu

Hegoa osatzen dugun pertsonok partekatzen dugun misioa gizarte aldaketa eragitea da, eraikuntzaren, proposamenaren eta aplikazioaren bitartez. Pentsamendu kritikotik, esparru teorikotik eta giza-eskubideen eta lankidetza eraldatzailearen aukeren prozesu eta estrategietatik abiatzen gara, bizitzaren jasangarritasunerantz joatea ahalbidetzen dutenetatik. Hori lortzeko, honegatik ezagutzen den erakundearen eraikuntzan aurrera egin nahi dugu:

  • erresistentea, kritikoa eta proposatzailea den pentsamenduaren sorkuntza;

  • beste batzuekin batera gizartearen eta eraldaketa eta aldaketa eragitea;

  • unibertsitatean eta gizartean garrantzia izatea, baita akademiaren gizarte eragileen artean loturak egiteko gaitasuna ere;

  • antolatzeko indarra, aniztasuna errazten duen kohesio integratzailearekin;

  • konpromiso feminista, barruko zein kanpoko praktiketan adierazia eta partekatutako lidergoen eredu baterako trantsizioa biltzen duena, non zaintza antolaketa kulturaren parte den.

Lan hori guztia partekatutako balore batzuetatik abiatzen da, hala nola gizarte justiziatik, elkartasunetik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunetik eta aniztasun ideologikotik.

Baliabide interesgarriak