AURKEZPENA

Aitor Jiménez Gonzálezen hitzaldia Hegoa eta UPV/EHUko master ofizialen irekiera ekitaldian

Nori zuzendua: UPV/EHUko master ofizialetako ikaslea.

'Globalizazioa eta Garapena' eta 'Garapena eta Nazioarteko Lankidetza' master ofizialen hamaseigarren edizioaren irekiera ekitaldia irailaren 26an izango da, 18:00etan, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan.

Aitor Jiménez Gonzálezek "Kapitalismo digitaletik haratago: subiranotasun teknologikorako bide luzea" izeneko hitzaldia emango du.

Aitor Jiménez Melburneko Unibertsitateko ikertzailea da, eta aholkulari politika juridikoko gaietan, ikuspegi kritiko eta dekolonialekin, bai Akademian, bai gizarte-erakundeekin eta kolektibo autonomoekin.

Xehetasunak
  • Hasiera data/ordua

    2022ko Irailak 26, 18:00
  • Amaiera data/ordua

    2022ko Irailak 26, 19:30
  • Herria

    Bilbao