Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Hezkuntza-ekintza emantzipatzailea sortzen dugu, bizitzaren jasangarritasuna kapitalaren logiken gainetik jartzen duen eredu baterantz igarotzeko.

Oraingoaren moduko errealitate konplexu batean, hainbat krisik zeharkatuta, hezkuntza-ekintza askatzailea trantsizio-estrategiatzat hartzen dugu, hau da, bizitzaren iraunkortasuna oraingo garapen-eredu kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialaren gainetik jartzen duen eredu batera zuzendutako trantsizio-estrategiatzat. Hezkuntzaren eta nazioarteko lankidetzaren panoraman gailendu diren orientazio estu edo sektorialetatik harago joateko, funtsezkotzat jotzen dugu erakundeen eta gizarte-mugimenduen arteko egituraketa, ikuspuntu feminista eta internazionalista batez. Beraz, dimentsio politikoa bere gizarte-aldaketako helburuetan eta proposamen pedagogiko eta estrategikoetan txertatzen duen hezkuntza bat lehenesten dugu.

Ikerketa ildoak

Unibertsitate kritikoa

Unibertsitate publikoak ardura handia du ezagutza kritikoa sortzeko eta hedatzeko lanean, eta, aldi berean, gizarte-aldaketa eta –eraldaketaren eragile kritikoa izan behar du. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi kontraesanik ez duenik; izan ere, hausnarketa bateraturako topaguneak eta gizarte-elkarrizketarako espazioak sortzearen alde egiten duen bitartean, aldi berean gizarte-arazoei baino gehiago merkatuaren interesei erantzuten dien unibertsitate-eredu bat bultzatzen du. Kontraesan horiek eta Unibertsitateak gizartean jokatzen duen rola aztertzen ditugu, eta baita berak sustatzen duen ezagutza motarekin duen lotura ere.

Elikadura-burujabetza

Irakasleekin batera lan egiten dugu kontzientzia kritikoa sortzeko eta hezkuntza-komunitatea mobilizatzeko gure oraingo elikadura-eredutik eratortzen diren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ondorioen aurrean. Elikadura-burujabetzea estrategia bat da gizartea aldatzeko, ekitatea eraikitzeko, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu iraunkorrago, hurbilago eta ekologikoago bat abiatzeko. Programa honek hezkuntza-zentroak bizitzaren iraunkortasunarekin eta gizarte- eta ingurumen-justiziarekin konprometitutako erakunde gisa sendotzearen alde egiten du.

Gaiak

Taldea

Marta Barandiaran

Irakasle ikerlaria

Gema Celorio

Gizarte aldaketarako hezkuntza

Juanjo Celorio

Irakasle ikerlaria

María Luz De La Cal

Irakasle ikerlaria

Amaia del Río

Gizarte aldaketarako hezkuntza

Joseba Sainz de Murieta

Irakasle ikerlaria

Baliabide interesgarriak

Ekitaldiak

Proiektuak