Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Gustatuko litzaizuke zure TFG/TFM ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik egitea?
SEMINARIOAK

Gustatuko litzaizuke zure TFG/TFM ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik egitea?

Gizarte-konpromisoa ikerketa akademikoko lanetan izeneko Mintegietan izena eman epea jada zabaldu da. Martxoan, EHUko Sarrikoko Campusean, egingo diren mintegi hauek metodologia parte-hartzaileak erabiltzen dituzte graduko edo masterreko ikerketa-lanetan ikuspegi kritikoa eta eraldatzailea txertatzen ikasteko.

Programak 5 saio izango ditu (3 aurrez aurrekoak eta 2 birtualak) eta izen-ematea doakoa da eLankidetza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzari esker.

Mintegiak Hegoa Institutuko Hezkuntza Taldeak, Hego Kolonbiako Unibertsitateak eta Caucako Unibertsitateak antolatu dituzte, eta graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta daude.

Modu kolektiboan ikerketa-lanak ikuspegi etiko, kritiko eta eraldatzaileetatik bideratzea dute helburu, ikerketa-jarduera beste mundu posible batzuk eraikitzera bideratuz.

Ikasleek ez ezik, irakasleek eta gizarte-kolektiboek ere (bai Euskadikoak eta bai Kolonbiakoak) parte hartuko dute. Guztiok batera, modu kolektibo eta horizontalean, Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak aberastea ahalbidetuko dituzten pedagogiak hausnartzen eta eraikitzen joango gara, proposamen feministetatik, dekolonialetatik, herri-hezkuntzatik eta partaidetza-ekintzako ikerketatik abiatuta, besteak beste.

Metodologia, hainbat jakintza-arlotara egokitua dago, ikasleen, irakasleen eta gizarte-kolektiboen esperientzian eta jakintzetan oinarrituta.


Plaza mugatuak dira.

Izena emateko, idatzi mezu elektroniko bat 2024/02/14 baino lehen honako helbide honetara: amaia_delrio@ehu.eus.

-

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2024ko Martxoak 01, 15:00
  • Amaiera data/ordua
    2024ko Martxoak 27, 17:30
  • Herriak
    Bilbao, online