Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Apirilaren 24tik 27ra, Kolonbiako Egiaren Batzordearen aldeko taldeak bilduko dira Bilbon
TOPAKETA

Apirilaren 24tik 27ra, Kolonbiako Egiaren Batzordearen aldeko taldeak bilduko dira Bilbon

Apirilaren 24tik 27ra Europako Kolonbiako Egiaren Batzordearen (CEV, gaztelaniaz) ikerketa-prozezua babestu zituzten lan taldeak izango dira Bilbon, Hegoaren eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren laguntzari esker.

Topaketa, euskal erakundeak eta Hegoak, Europan gatazka armatuaren ondorioz Kolonbiatik irtetera behartutako biktimen egiarako eskubidearen aldeko sarea aktiboki mantentzeko hartutako konpromisoaren ondorioz sortu da.

Jarraipena eta Monitorizazio Batzordea (CSM, gaztelaniaz)

Ez errepikatzeko gomendioen jarraipena egiteko, CEV-k zazpi pertsonaz osaturiko batzordea ezarri zuen, zazpi urteko indarraldiarekin. Batzorde hori Bakerako Jurisdikzio Bereziaren (JEP, gaztelaniaz) baitan lan egiten du.

CSM-ko erbesterako erreferentea, Dorys Ardila,  Batzordearen izenean topaketan parte hartuko du.

Laguntza-sareari buruz

Europako CEV-ak bultzatutakoren prozesuan zehar, gizarte-sare zabala finkatu zen, bertan erakunde-, akademia-, artea- eta kulturarekin lotutako erakunde desberdinak parte hartzen dute. Baita giza eskubideak, nazioarteko lankidetza eta migrazioak lantzen dituzten erakundeak ere. Sarean biktimen kolektiboak eta, kolektibo jakin bateko kidea izan gabe, Kolonbiako egoerarekin solidarioak diren pertsonak ere parte hartzen dute.

Borondatezko lantaldeek nodo izena hartu eta azken txostena ahalbidetu zuten: Azken Txostena. Etorkizuna badago, egia baldin badago eta Erbetearen egiak kapitulua. Kolonbiatik kanpoko Kolonbia, izenekoa. Txosten horrek Kolonbiako gatazka armatuaren ondorioz Europako hainbat herrialdeetan erbesteratu behar izan diren pertsonen 800 lekukotza baino gehiago jasotzen ditu.

CEV-ek Europan egindako lanak 19 nodo (hamar herrialdetan), nodoen arteko sei talde, erbestaldi kolektiboko lau kasu eta Kolonbian bakea eraikitzearen aldeko hainbat erakunderen /instituzioen artikulatzea utzi ditu ondare gisa.


Informazio gehiago hemen aurki dezakezu: 

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2023ko Apirilak 24, 09:00
  • Amaiera data/ordua
    2023ko Apirilak 27, 20:00
  • Herria
    Bilbao