Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

M8, ¡elkartasun feminista!

Data: 2024(e)ko Martxoak 08

Martxoaren 8a dela eta, Hegoan bat egiten dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak (EHMF) hainbat herritan deitutako mobilizazioekin.

"Gure Bizitzekin negoziorik ez! ¡Haceos cargo ya!” lelopean, EHMFk martxoaren 8ko efemeridea aprobetxatzen du iaztik bultzatzen ari den zaintza-sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko prozesuari jarraipena emateko.  2023an, azaroaren 30ean, Greba Feminista Orokorrak sustatu zuen prozesu bera, hain zuzen.

Hegoan egun berezi hau aprobetxatu nahi dugu feminismoek bakearen eraikuntzan duten garrantzia gogorarazteko. Izan ere, gatazken gorakada eta, horrekin batera, nesken eta emakumeen eskubideen urraketak areagotzea sistema patriarkalaren, kapitalistaren, estraktibistaren eta kolonialaren ondorio gordinenetako bat da.

Horregatik, Martxoaren 8a aprobetxatu nahi dugu bakea, justizia eta oroimena eraikitzeko borrokan ari diren emakume guztiekiko gure elkartasun irmoa berresteko.


Descargatu hemen kartela.

Lotutako albisteak