Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak El Salvadorreko egoera soziopolitikoarekiko kezka erakutsi du

Data: 2021(e)ko Uztailak 27

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko erakundeok bat egin dugu El Salvadorreko erakunde sozialek erakutsitako kezkarekin; izan ere, hainbat aktibista, defendatzaile eta kazetari independente pertsekuzio arriskuan daude. APESek, SSPASek eta Red de defensorasek aurkeztutako “Informe Especial: Agresiones contra personas defensoras y periodistas en el contexto de COVID-19 en El Salvador 2020” txostenaren arabera, erregistratu diren erasoetatik 69 kazetarien aurkakoak izan ziren eta 31 emakume defendatzaileen aurkakoak. El Salvadorreko erakunde sozialekin egindako lana indartzea beharrezkoa dela uste dugu, El Salvadorren Giza Eskubideak eta Zuzenbide Estatua defendatzeko; horiek baitira herrialdeak justizia sozialerantz eta garapenerantz aurrera egiteko oinarrizko baldintzak.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

Lotutako albisteak