Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

“Euskal lankidetza zenbakitan 2021” Euskadiko erakunde publiko nagusietatik lagundutako elkartasun-ekimenei buruzko informazioa biltzen du

Data: 2022(e)ko Urriak 27

2021ean, garapenerako lankidetzarako zortzi euskal erakunde publiko nagusiek 1.121 ekimen babestu zituzten 66 herrialdetan, eta horretarako 74,2 milioi euro bideratu ziren 212 erakunderen bidez, gehienak Euskadikoak. Ekimen horietatik, 578 2021ean hasi ziren. Kopuru horiei buruzko xehetasunak argitaratu berri den Euskal Lankidetza zenbakietan 2021 txostenean aurkitu daitezke, Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri. Atariak Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru euskal hiriburuetako udalen eta Euskal Fondoaren informazioa biltzen du.

Modalitateen arabera, 2021ean ordaindutakoa, guztira, honela banatzen da: % 62,73 Garapenerako lankidetzara bideratu ziren; % 18,52, Ekintza humanitario eta larrialdikora; % 11,27, Gizarte eraldaketarako hezkuntzara; % 6,25 administrazio, kudeaketa, plangintza eta ebaluaziora; eta % 1,23 sektorea indartzera eta beste batzuetara.


Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria


Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak honako erakunde hauek 2014tik bultzatutako garapenerako lankidetzako ekimenak biltzen ditu: Eusko Jaurlaritza; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak; Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak, eta Euskal Fondoa Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkartea. Hegoa Institutuko (UPV/EHU) Garapenerako Politiken Koherentziari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Taldeak egindako informazio- eta komunikazio-sistemen azterketa baten ondoren sortu zen. Talde horrek diseinuaren aholkularitza eman du, eta tresna hori inplementatzen lagundu du, garapenerako lankidetzaren arloan gardentasuna, harmonizazioa eta erakundeen arteko koordinazioa bultzatzeko.

Gaur egun, Atariak 2014tik 2021era bitarteko datuak eskaintzen ditu, eta informazioa gardentasunez eskuratzeko hainbat aukera ematen du: lankidetzarako baliabideak bideratzen dituzten euskal eragile publikoei buruzkoinformazioa; garatutako proiektuak urtearen, toki geografikoaren eta erakundearen arabera sailkatuak; eta informazio osagarria, Euskadiren ekintza solidario publikoari buruzko ikuspegi orokor bat izateko, grafiko eta analisien bitartez.

Izenburua: La cooperación vasca en cifras 2021 / Euskal lankidetza zenbakitan 2021 / Basque development cooperation in figures 2021
Egilea: Portal de la Cooperación Pública Vasca / Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria
Lekua eta data: Vitoria-Gasteiz, 2022
Hizkuntzak: Español, euskara, inglés

Txosten hau Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eta Hegoako Liburutegi Digitalean irakur dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak